miércoles, 11 de septiembre de 2013

kurtso berriaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa!

Uda eguzkitsu, erlazatu eta polit honen ostean iretargiko gazteok heldu gara kaña emoteko prest, pilak kargatuta eta plangintza berriari hasiera emateko irrikitan!

Baina...jakin nahi duzue nola bukatu genituen barakaldoko jaiak? Ba...jarraitu irakurtzen!

Uda euskal herrian hasi genuen Sanferminetako pasarte lotsagarriekin. Ez, ez gaude ikurrinaren inguruko irakurketa egiten. SANFERMINETAKO PASARTE LOTSAGARRIA
Hori ikusita azken momentuko "kanpaina" egitea erabaki genuen eta gure betaurreko moreak   (mikromatxismoak eta sexismoa antzemateko horiek) alde batera utzi eta eskularru moreak janstea erabaki genuen.
Eta honekin batera aprobetzatu genuen oiolako uraren egoera salatzeko, txosnagunean jarritako hainbat pankarten bitartez.
Jaietan urte osoan aurrera eramango dugun proposamena hasi genuen, iretargiko ALBUM FEMINISTA. Jende ugari hurbildu zitzaigun eta horregatik guztiagatik bihotzez esan nahi dizuegu
 ESKERRK ASKO PEÑA!!

Honekin batera jaia, formakuntza, feminismoa eta jokua lotu daitezkeela erakutsi genuen txupito feministekin.  aiiiiisss.... Bai ondo pasatu dugula aurten....

Gazte egunean ere parte hartu genuen goizean pantojismo tailerra dinamizatzen:
GAZTE EGUNEKO ARGAZKIAK



pd:

GU ERE KATU!




martes, 28 de mayo de 2013

30AN IRETARGI GREBA OROKORRA!

Bankek eta gobernuek krisi ekonomiko batean gaudelako aitzakiaz, etxebizitza eskubidea urratzen digute,prekarizazioara kondenatzen gaituzte eta zerbitzu publikoak,hala nola hezkuntza eta osasuna, pribatizatzen dizkigute.
Gutxi batzuk geure buru aberazten ari diren bitartean gazteoi, eta jendarteari orokorrean, miseriara kondenatzen gaituzte.
Guk, Iretargik, argi dugu egoera lazgarri honetatik aterako gaituen jarrera bakarra oinarritik sistema kapitalista patriarkal hau eraiztean datzala eta hori borrokaz solik lortuko dugula. Beraz, ez da etxean geratzeko garaia, kalera irtetekoa baizik.

Feministok sistema honi planto egin behar diogu. atzerapauso itzelak egin baitira geure eskubidetan, bai lan munduan bai egunerokotasunean betetzen ditugun rolletan. Beti ere kontuan hartu behar dugu zerbitzu publikoetan eta babes sozialetan egindako murrizketek emakumeoi zuzenean eragiten gaituztela, gu pobreziara eta bazterketara bultzatuz. Horregatik guztiagatik, Iretargi hilearen 30 honetan gure herrian antolatuko diren mobilizazioetara atxekituko gara.

MAIATZAREN 30AN GREBA OROKORRA!
_________________________________________________________________

Bajo la pobre escusa de una crisis económica, la banca y los gobiernos están acabando con nuestro derecho a la vivienda, precarizan nuestros empleos y privatizan ciertos servicios públicos como la educación o la sanidad. Mientras unos pocos se enriquecen a nosotras, las jóvenes y a la sociedad en general, nos sumen en la más absoluta miseria.
Nosotras, Iretargi, tenemos claro que la postura con la que tenemos que enfrentarnos a este sistema capitalista patriarcal es aquella con la que lo consigamos derrumbar desde la raíz y que solo lo lograremos luchando. Así pues, no es el momento de quedarse en casa, sino de salir a la calle en pos de nuestros derechos.
Las feministas tenemos que plantar cara a este sistema ya que se han dado muchos pasos hacia atrás referente a nuestros derechos, tanto en el mundo laboral como en los rolles que se nos asignan día a día. No podemos olvidar que todos los recortes efectuados en los servicios públicos y seguridad social no hacen más que acentuar la feminización de la pobreza y nos empujan a la exclusión social. Por todo esto, la elección de iretargi es clara, el 30 de este mes de mayo saldremos a las calles y nos adjuntaremos a los llamamientos de nuestros pueblos

30 DE MAYO HUELGA GENERAL

miércoles, 24 de abril de 2013

Eraso berri bat lutxanan

Pasaden ostiralean, apirilak 19, adin txikiko emakume batek bortxakera saiakera pairatu zuen lutxanako tuneletan.
Auzokideok, eta barakaldarrok orokorrean,  tunela ixteko eta pasaleku bat eraikitzeko eskatu diogu hainbatetan udaletxeari. Urte bakar batean hiru eraso behar izan dira udaletxeak neurriak hartzeko.
Pasaleku berria eraikitzeko "proiektua" aste honetan helaraziko dio udaletxeak diputazioari, baina bitartean ez dago pasabide segururik, udaletxearen alternatiba ANSIOKO TUNELETATIK PASATZEA AL DA?
Bestalde, zer gertatu da renfeko tunelekin?
Lasesarreko pasalekuren proiektua bertan behera geratu da.

TONTOTZAT GAITUZUE?  HIRU HILABETE LEHENAGO ESATEN ZENUTEN BERDINA DIOZUE!

Honengatik guztiagatik, ostiralean 26an, bideonera plazan, elkarteratze deia luzatzen dizuegu.

lunes, 8 de abril de 2013

BGA 7urte!!!


Gaur, apirilak 8, BGAk ( Barakaldoko Gazte Asanblada) 7 urte betetzen ditu.





Zorionak eta jarraitu barakaldoko kaleak astintzen!!!  


...Eta larunbatean...

goazen denok ospatzera!

 

lunes, 25 de marzo de 2013

Apirilak 19, indar horibeltz lokalean, IRETARGI JAIA!!!
Luntxa, sexu olinpiadak karaokea, txupitoak eta giro ederra...
ANIMATU ETA PASATU ZAITEZ!!!!

(iretargitik gogoratu nahi dizuegu ez dugula inolako hizkuntza sexistarik onartuko, jai parekide sano ta umoretsua sustatu nahi baitugu)

miércoles, 20 de marzo de 2013

EMMA ARVIDA BYSTRÖM

Hilerokoaren tabuei aurre egiteko ondoko argazkiak aurkeztu ditu Emma Arvida Bystromek, "there will be blood" ( hemen odola egongo da) izenpean.





KORRIKA 18an, eman euskara parekidetasunari!!

Aurtengo Korrikan ere, barakaldoko emakumeok present!

Barakaldora 11ak aldera helduko da korrika, beraz adi kalakariok eta irten kalera euskararen alde korrika egitera!

...Eta gogoratu, kilometro lila egongo da, kaikutik bagatzara.

Argitan-ek martxoak 8rako egindako hausnarketa


lunes, 11 de marzo de 2013

HalaDzipo 25. URTEURRENA

Datorren larunbatean denok 7 katu gaztetxera!!! Hala Dzipoko gazte batzordeak antolatuta 25. urteurrena ospatzeko kontzertu itzelak egongo dira!!


Maitasuna, erromantizismoa, maitasun erromantikoa


elkarrizketa hemen.

MARTXOAK 8

Atzoko eguna polita benetan.
Adnarik tabernan 22 pertsona bildu ginen feminismoaren inguruan hitzegiteko.
Belaunaldi ezberdinez osatutako mahai-inguruaz gozatu genuen atzo.
2 ordu eman genituen gure iritziak, nahiak eta gorrotoak azalarazten.
Gure barrenak askatzen.
Barre egiten.
Giro ederra sortu genuen guztion artean.

Eta garrantzitsuena, ikasi, guztiok ikasi genuen.
Hau guztiagatik, ESKERRIK ASKO PEÑA!!

Espero dugu berriro batzea eta solasaldi aberasgarri gehiago antolatzea.
 herrikoloren berria












Bestalde, gaur zoriontzeko baino aldarrikatzeko eguna izan dugu eta iretargik kalean eman dugu eguna. 11tan institutuetako gazteen bila abiatu gara ,12etako kontzentraziora eramanez eta arratsaldean, 19:30tan bilboko manifestazio erraldoian ibili gara.


Berri Otsoak egindako aldarrikapena:

"CONCENTRACIÓN CONTRA LA PRECARIEDAD DE LASMUJERES. 8 DE MARZO DE ARGITAN BARAKALDO

Este 8 de marzo volvemos a la calle a reivindicar el lugar que a las mujeres nos corresponde en la sociedad, en todos los espacios: en el social, en el económico y en el político para luchar por nuestros derechos.

Exigimos a las Instituciones Medidas y Recursos (Pisos de Acogida, Servicios de urgencia, Juzgados de guardia, Prestaciones económicas, guarderías, etc.) que ayuden a superar las desigualdades y discriminaciones, así como los Malos Tratos y Agresiones que pesan sobre las mujeres. Además, las Prestaciones Sociales no cubren la necesidad de URGENCIA que requieren para que la mayoría de las mujeres puedan solucionar su situación vital en esos momentos de Emergencia real, generalmente con hijas e hijos a su cargo."
 
 
 
 
GORA EMAKUMEON BORROKA!!!  GORA EMAKUME BORROKALARIOK!!!











miércoles, 6 de marzo de 2013

Gaztetxeetako genero harremanak

Pili Alvarez soziologoak gaztetxeetan ematen diren genero harremanen ikerketa egin du.
Bertan ikus ditzakegu gizartean islatzen diren hainbat jarrera sexista eta hauek, bere esanetan, ezkutatzekoak ez direlakoan "kutxatik" ikerketa atera eta guztioi ezagutzera eman digu.
Interesgarria dela uste dugu Iretargitik, eta gaztetxeetan hausnarketa bat egiteko bidea ematen duela uste dugunez, topatuk egindako elkarrizketa eskaintzen dizuegu.


Pilik gaztetxeetan hau guztia lantzeko tailerrak egiten ditu. "jendea konturatu dadin zer aldatu behar den eta zer motatako gaztetxea nahi duten".Norbaitek parte hartu nahi izanez gero  hurrengo helbide honetara idatz dezake: generogaztetxeak@gmail.com
"Berriak" egin dion elkarrizketaren link-a hemen duzue.
 

viernes, 1 de marzo de 2013

MARTXOAK 8aren harira egitasmoa


Martxoak 6:

 HITZALDIA -EMAKUMEA ETA KARTZELA

20:00etan. DORRE ETXEAN (Santurtzi)

 HIZLARIAK 

 - IXONE FERNANDEZ (SANTURTZIKO PRESO OHIA)
- ENKARNI BLANCO (SANTURTZIKO PRESO OHIA )
- ANA LOPEZ (PORTUGALETEKO PRESO OHIA)
- NAGORE LOPEZ DE LUZURIAGA (
ETXERATeko psikologoa).

- ...

* Se hará una revisión de lo que supone la cárcel para la mujer y como le afecta, así como a los familiares de estas.



Martxoak 7:

Mahai inguru irekia : FEMINISTA NAIZ? 

Iretargik mahai inguru ireki batean parte hartzeko deia luzatzen dizuegu.

19:30tan Adnarik  tabernan (barakaldon)

Esperientzia ona izango delakoan...

....Animatu eta hurbildu zaitez!!

Iretargi emakume gazteon taldearen eskutik



 

 

Martxoak 8:

Elkarteratzea  Barakaldon 12:00tan herriko plazan.
Manifestazioa  Bilbon 19:30tan arenalean.
  







Con motivo del Día Internacional de la Mujer, 8 de Marzo, El Centro Asesor de la Mujer de Barakaldo “ARGITAN” Emakumeentzako Aholku Etxea ha organizado una campaña que gira en torno al lema “Mujeres en Precario" Murrizketarik Ez. Esta asociación lucha por los derechos de todas las mujeres y por un cambio social que propicie la igualdad real. En palabras de Argitan “en época de crisis y recortes económicos las mujeres, tanto las ocupadas como las paradas nos encontramos en una mala situación laboral con menor tasa de actividad, mayor temporalidad, mayor desempleo, mayor presencia en jornada a tiempo parcial, persistente brecha salarial y menor protección social.

viernes, 8 de febrero de 2013

Eraso berri bat lutxanako tuneletan!

Ante la agresión sufrida por una mujer ayer jueves hacia las 7 de la tarde, con un intento de robo con violencia, en los túneles de Lutxana, La asociación de mujeres de Lutxana con el apoyo de todas las organizaciones culturales y sociales de Lutxana y Llano,

EXIGEN 
 al Ayuntamiento y la Diputación, que acometan inmediatamente las obras de un paso peatonal de acceso directo en superficie hacia Barakaldo, a continuación de la acera de la antigua Sefanitro, en la calle Buen Pastor.

Para ello convocamos una concentración a las 7,30 de la tarde, junto a la entrada de los túneles, en la calle Buen Pastor hoy Viernes 8 de Febrero.
SALIDA: 19.00 EN LA ACERA DE LA IGLESIA DE LUTXANA
DURACION: 19.30 – 20.00

LLEVAR SILBATOS U OBJETOS QUE METAN RUIDO

sábado, 2 de febrero de 2013

sanbiko jaiak!

Urte bat daramagu  gure ibilbidean, erasoak salatzen ta konzientziazio kanpainak egiten. Hau dena behar bezala ospatzeko, Sanbizente auzoko jaietan ekitaldi bat prestatu genuen!!
Hona hemen ekitaldia eta argazki batzuk!
ON EGIN!



Gabon san bizente: 


Historian zehar emakumea itzalean egon da, gizona baino ez zen gizakia eta emakumeak gizonentzat sortutako objektuak ziren. Mendeak pasatu ahala, emakumeak gizakitzat hartu dira, baina gizonen morroi izanda. Filosofian, historian, aurkikuntza zientifikoetan... eta orokorrean bizitzako arlo guztietan, gizona izan da nagusi, emakumeak beti zapaldu izanik. 

Gaur egun ezberdintasun hori jada desagertu dela uste duzu? Emakumeok boto eskubidea daukagu, lan munduan eta politika arloan sartu gara... Honekin egoera konponduta dagoela pentsa genezake, baina ezberdintasuna itzela da oraindik. Nortzuk dira herrialde nagusietako presidenteak? Zein sexutan dago langabezia tasarik handiena? Nortzuk dira kirolari nagusiak? Erantzun bakarra dago: emakumeok beti galtzaile ateratzen gara. Orain arte emakume iraultzaileok egin dugun lana eta borroka patriarkatuak bat-batean kakazteko aukera duela dirudi.

Zapalkuntzaren irudia ikusteko ez gara urrutira joan behar, herrian bertan hainbat kasu jaso baitira:

URTARRILA
Lau gizon atxilotuak izan ziren bere bikotekideak mehatxatu eta jipoitzeagatik, haietako bi aurretik salatuak izanik.
OTSAILA
Urruntzeko agindua zeukan 29 urteko gizon bat atxilotua izan zen bere bikotekidea zapatila batekin jipoitzeagatik.
MARTXOA
Bi gizon atxilotu zituzten haien neska laguna jipoitzegatik. Haietako bat 22 urteko gazte bat izan zen kalean neska laguna lepotik hartu eta lurrera bota zuena.
APIRILA
Bi gizon atxilotuak izan ziren haien bikotekide ohia jipoitzeagatik. Ertzaintzak hilabete honetan aurretik eraso sexistengatik salaketak zituen hirugarren gizon bat atxilotu zuen beste eraso bat burutzeagatik.
MAIATZA
San Bizenteko Velazkez plazan dagoen garajera zihoan emakume bat, sexualki erasotzeko asmotan, labanaz mehatxatu zuen emakumea zaurituz. Aste bat beranduago, eguerdiko 14.00ak aldera Barakaldoko tren geltokiko tuneletan bi gizonek emakume bat erasotu zuten arma zuri batekin lepoa inguratuz. Hilabete honetan beste bi gizon atxilotuak izan ziren bikotekidea erasotzeagatik.
UZTAILA
42 urteko gizon bat atxilotu zuten bere neska lagunari kolpeak eragiteagatik.
URRIA
Aspaldi “puntu beltzen” zerrendaren parte diren Lutxanako tuneletan 50 urteko emakume bat bortxatua izan zen 27 urteko gizon baten eskutik.
ABENDUA
Goizeko 6:30ak aldera emakume barakaldar bat bortxatuta izan zen Carrefour ondoan, lanera zihoalarik.


Hemen aurkeztutako erasoak salatutakoak dira, baina ziur aski gehiago eman direla. Horregatik besarkada handi bat emakume guzti horientzako.
Beraz, dantzatu ezin bada hau da gure iraultza! Gogoratu: mundua gure eskutan daukagu. Guzti honekin emakume, aske, feminista eta iraultzaile izatera bultzatzen zaituztegu.
San Bizenteko jaietan ere isilarazi dituzten emakume guztien omenez OIHU EGIN: 

GORA EMAKUMEON BORROKA! 


Hala ere ezin dugu ahaztu egun horretan bertan emakume bat jipotzeagatik gizon bat atxilotua izan zela barakaldon eta jaietan bortxaketa saiakera bat egon zela, emakumea hankatartean ostiko bat emanez erasotzaileari ihes egitea lortu zuelarik.







viernes, 7 de diciembre de 2012

IRAULTZA FEMINISTA!!

Munduan zehar astelehen honetan (abenduak 10) 24orduko mobilizazioa egongo da.
12tik 13ak arte hasiko da...
Eta horrela 24 ordu osatu ahal izan arte. Horregatik zenbait ekimen egingo dira Euskal Herrian ere, hiriburu batzuetan.
  • Bilbo, plaza zirkularrean, Aerobiton
  • Donostia, Bulebarrean, Aerobiton
  • Iruña, Udal plzan, kontzentra eta mural pintaketa

Hona hemen Emakumeen Mundu Martxako adierazpen internazionala:




Gaur, 2012ko abenduaren 10ean, Emakumeon Mundu Martxako ekintzaileok, 12.00tatik 13.00etara ekintzak egingo ditugu gure hiri eta herrialdeetan. Kaledonia Berritik hasi eta Seattle bitarte 24 orduz kaleak astintzen ariko gara, munduan gertatzen ari denaren aurrean, adi gaudela adierazteko, emakumeon aurkako ofentsibari gure erresistentzia agertzeko eta alternatibak ezagutarazteko.
Orain zortzi urte, Kigalin (Ruandan) elkartu ginen eta bertan, prozesu eraikitzaile kolektibo baten bitartez Emakumeen Eskubideen Karta osatu genuen. Orduan baieztatu genuen: “guk, emakumeok, denbora daramagu emakumeak izate hutsagatik mundu mailan jasaten dugun zapalkuntza salatu eta honen amaiera exijitzeko lanean. Dominazioak, esplotazioak, egoismoak, aberastearen egarri basatiak sortutako injustiziek, gerrek, konkistek eta indarkeriek amaiera izan dezaten”. 2007an Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxako kideok, Euskal Herriko Emakumeen Eskubideen Karta aurkeztu genuen, bertan agerian jarriz herritarren eskubideek berkokatze bat izan behar dutela, eta bertan, ikuspegi feministatik eginiko proposamena bildu genuen.
Gaur, 2012an, sistemaren krisiaren eta honen aurrean planteatutako irtenbide faltsuen aurrean, gero eta zentzu haundiagoa dute patriarkatua, kapitalismoa, arrazismoa, lesbofobia gaindituz, bizitza beste era batera antolatu eta eraikitzeko egitasmoek. Krisi ekonomikoak langabezian sakontzen du eta honi austeritate neurriekin eta politika sozialetan murrizketak eginez egiten ari zaio aurre. Ingurugiro eta klima krisiak naturaren pribatizazioari erantzuten diote. Zaintzen krisia ematen ari da emakumeok gainkarga ikaragarria dugulako, batez ere, denentzako oinarrizko beharrizanak ziuratuta edukitzeko arduragatik. Eta Euskal Herrian, Emakumeen Mundu Martxako kideok, ikusezinak eta balio gabeak diren zaintza lanak salatu eta martxoko eta iraileko greba orokorretan etxeko eta zaintza lanetan greba egiteko deialdiearekin irten ginen kalera, amantalak soinean hartuta.
Eta nondik inposatzen zaizkigu irtenbide faltsu hauek? Korporazio eta finantza teknokratek espazio politikoa hartu dute, eta borroka sozialen kriminalizazioa eta militarizazioa handituz lortu dute inposaketa guzti hauekin aurrera jarraitzea. Sektore hauek indartzen eta elikatzen dira: kontserbadorismoan igoeraren, fundamentalismo erlijiosoen erasoen, emakumeon kontrako mota anitzetako erasoen, gure gorputzen merkantilizazioa eta kontrolaren, eta emakumeok eskubideetan  irabazitako lorpenen ahultzearen bitartez indartzen dira.
Emakumeok krisi iraunkor baten baitan ehuntzen jarraitzen dugu gure bizitza. Ekoizpenean alternatibak eraikitzen ditugu, elikagaien prestaketa dela, pertsonen zaintza, ekonomia solidarioa, komunitateko irrati zein mugimendu sozialetatik sortutako bestelako komunikazio alternatibetan aktibatuz, sexismorik eta bereizkeriarik gabeko herri jai parekideen aldeko lanean. Praktika kontra-hegemonikoak garatzen ditugu, hauek, herri boterearen alternatibetan batzen dira, gure amonen zein beste hainbat borrokalari feministen memoria osatzen saiatzen gara, zeinetan, natura eta humanoen arteko armonia bersortzen duen, eta zeinak, garamatzan pentsatu eta eztabaidatzea: bizitzea pena merezi duen bizitza nolakoa den edo izan beharko lukeen.
Proposatzen dugu beste mundu bat eraiki behar dugula: esplotazioa, zapalkuntza, intoleratzea eta bazterketetatik urrun, non, pertsona guztien osostasuna, aniztasuna, eskubideak eta askatasunak bermatu diren.
Abenduaren 10 honetan martxan gaude elkarrekin, gure herrian eta munduan erresistentzian gaudela sakontzeko:

 

Martxan gaude,
antolatzen gara eta erresistitzen dugu
Martxan gaude
eta errebelatzen gara
Martxan gaude
eta beste era batera bizitzitzeko eraikitzen ari gara
Martxan gaude
eta elkartzen gara
Martxan gaude
eta errekonozitzen gara eta erabakitzen dugu
Martxan gaude
hitz egiten dugu eta ohiukatzen
Martxan gaude
eta bestelako ekonomia sbat sortzen dugu
Martxan gaude
dantzatu eta abesten dugu
Martxan gaude
kalean gaude
Martxan gaude
gogoratzen dugu eta errekonozitzen gara
Martxan gaude
eta gure sustraietatik, bagara
Martxan gaude
eta gure sexualitatea askatasunez bizi dugu
Martxan gaude
eta baieztatzen dugu feminismoa irtenbide errealetarako
Martxan gaude,
borrokatzen dugu,
Martxan gaude eta pena merezi duen bizitza eraikitzen dugu