viernes, 7 de diciembre de 2012

IRAULTZA FEMINISTA!!

Munduan zehar astelehen honetan (abenduak 10) 24orduko mobilizazioa egongo da.
12tik 13ak arte hasiko da...
Eta horrela 24 ordu osatu ahal izan arte. Horregatik zenbait ekimen egingo dira Euskal Herrian ere, hiriburu batzuetan.
  • Bilbo, plaza zirkularrean, Aerobiton
  • Donostia, Bulebarrean, Aerobiton
  • Iruña, Udal plzan, kontzentra eta mural pintaketa

Hona hemen Emakumeen Mundu Martxako adierazpen internazionala:




Gaur, 2012ko abenduaren 10ean, Emakumeon Mundu Martxako ekintzaileok, 12.00tatik 13.00etara ekintzak egingo ditugu gure hiri eta herrialdeetan. Kaledonia Berritik hasi eta Seattle bitarte 24 orduz kaleak astintzen ariko gara, munduan gertatzen ari denaren aurrean, adi gaudela adierazteko, emakumeon aurkako ofentsibari gure erresistentzia agertzeko eta alternatibak ezagutarazteko.
Orain zortzi urte, Kigalin (Ruandan) elkartu ginen eta bertan, prozesu eraikitzaile kolektibo baten bitartez Emakumeen Eskubideen Karta osatu genuen. Orduan baieztatu genuen: “guk, emakumeok, denbora daramagu emakumeak izate hutsagatik mundu mailan jasaten dugun zapalkuntza salatu eta honen amaiera exijitzeko lanean. Dominazioak, esplotazioak, egoismoak, aberastearen egarri basatiak sortutako injustiziek, gerrek, konkistek eta indarkeriek amaiera izan dezaten”. 2007an Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxako kideok, Euskal Herriko Emakumeen Eskubideen Karta aurkeztu genuen, bertan agerian jarriz herritarren eskubideek berkokatze bat izan behar dutela, eta bertan, ikuspegi feministatik eginiko proposamena bildu genuen.
Gaur, 2012an, sistemaren krisiaren eta honen aurrean planteatutako irtenbide faltsuen aurrean, gero eta zentzu haundiagoa dute patriarkatua, kapitalismoa, arrazismoa, lesbofobia gaindituz, bizitza beste era batera antolatu eta eraikitzeko egitasmoek. Krisi ekonomikoak langabezian sakontzen du eta honi austeritate neurriekin eta politika sozialetan murrizketak eginez egiten ari zaio aurre. Ingurugiro eta klima krisiak naturaren pribatizazioari erantzuten diote. Zaintzen krisia ematen ari da emakumeok gainkarga ikaragarria dugulako, batez ere, denentzako oinarrizko beharrizanak ziuratuta edukitzeko arduragatik. Eta Euskal Herrian, Emakumeen Mundu Martxako kideok, ikusezinak eta balio gabeak diren zaintza lanak salatu eta martxoko eta iraileko greba orokorretan etxeko eta zaintza lanetan greba egiteko deialdiearekin irten ginen kalera, amantalak soinean hartuta.
Eta nondik inposatzen zaizkigu irtenbide faltsu hauek? Korporazio eta finantza teknokratek espazio politikoa hartu dute, eta borroka sozialen kriminalizazioa eta militarizazioa handituz lortu dute inposaketa guzti hauekin aurrera jarraitzea. Sektore hauek indartzen eta elikatzen dira: kontserbadorismoan igoeraren, fundamentalismo erlijiosoen erasoen, emakumeon kontrako mota anitzetako erasoen, gure gorputzen merkantilizazioa eta kontrolaren, eta emakumeok eskubideetan  irabazitako lorpenen ahultzearen bitartez indartzen dira.
Emakumeok krisi iraunkor baten baitan ehuntzen jarraitzen dugu gure bizitza. Ekoizpenean alternatibak eraikitzen ditugu, elikagaien prestaketa dela, pertsonen zaintza, ekonomia solidarioa, komunitateko irrati zein mugimendu sozialetatik sortutako bestelako komunikazio alternatibetan aktibatuz, sexismorik eta bereizkeriarik gabeko herri jai parekideen aldeko lanean. Praktika kontra-hegemonikoak garatzen ditugu, hauek, herri boterearen alternatibetan batzen dira, gure amonen zein beste hainbat borrokalari feministen memoria osatzen saiatzen gara, zeinetan, natura eta humanoen arteko armonia bersortzen duen, eta zeinak, garamatzan pentsatu eta eztabaidatzea: bizitzea pena merezi duen bizitza nolakoa den edo izan beharko lukeen.
Proposatzen dugu beste mundu bat eraiki behar dugula: esplotazioa, zapalkuntza, intoleratzea eta bazterketetatik urrun, non, pertsona guztien osostasuna, aniztasuna, eskubideak eta askatasunak bermatu diren.
Abenduaren 10 honetan martxan gaude elkarrekin, gure herrian eta munduan erresistentzian gaudela sakontzeko:

 

Martxan gaude,
antolatzen gara eta erresistitzen dugu
Martxan gaude
eta errebelatzen gara
Martxan gaude
eta beste era batera bizitzitzeko eraikitzen ari gara
Martxan gaude
eta elkartzen gara
Martxan gaude
eta errekonozitzen gara eta erabakitzen dugu
Martxan gaude
hitz egiten dugu eta ohiukatzen
Martxan gaude
eta bestelako ekonomia sbat sortzen dugu
Martxan gaude
dantzatu eta abesten dugu
Martxan gaude
kalean gaude
Martxan gaude
gogoratzen dugu eta errekonozitzen gara
Martxan gaude
eta gure sustraietatik, bagara
Martxan gaude
eta gure sexualitatea askatasunez bizi dugu
Martxan gaude
eta baieztatzen dugu feminismoa irtenbide errealetarako
Martxan gaude,
borrokatzen dugu,
Martxan gaude eta pena merezi duen bizitza eraikitzen dugu



 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.