Urte bat daramagu gure ibilbidean, erasoak salatzen ta konzientziazio kanpainak egiten. Hau dena behar bezala ospatzeko, Sanbizente auzoko jaietan ekitaldi bat prestatu genuen!!
Hona hemen ekitaldia eta argazki batzuk!
ON EGIN!
Gabon san bizente:
Historian zehar emakumea itzalean egon da, gizona baino ez zen
gizakia eta emakumeak gizonentzat sortutako objektuak ziren. Mendeak
pasatu ahala, emakumeak gizakitzat hartu dira, baina gizonen morroi
izanda. Filosofian, historian, aurkikuntza zientifikoetan... eta
orokorrean bizitzako arlo guztietan, gizona izan da nagusi, emakumeak
beti zapaldu izanik.
Gaur egun ezberdintasun hori jada desagertu dela uste duzu? Emakumeok
boto eskubidea daukagu, lan munduan eta politika arloan sartu gara...
Honekin egoera konponduta dagoela pentsa genezake, baina ezberdintasuna
itzela da oraindik. Nortzuk dira herrialde nagusietako presidenteak?
Zein sexutan dago langabezia tasarik handiena? Nortzuk dira kirolari
nagusiak? Erantzun bakarra dago: emakumeok beti galtzaile ateratzen
gara. Orain arte emakume iraultzaileok egin dugun lana eta borroka
patriarkatuak bat-batean kakazteko aukera duela dirudi.
Zapalkuntzaren irudia ikusteko ez gara urrutira joan behar, herrian bertan hainbat kasu jaso baitira:
URTARRILA
Lau gizon atxilotuak izan ziren bere bikotekideak mehatxatu eta jipoitzeagatik, haietako bi aurretik salatuak izanik.
OTSAILA
Urruntzeko agindua zeukan 29 urteko gizon bat atxilotua izan zen bere bikotekidea zapatila batekin jipoitzeagatik.
MARTXOA
Bi
gizon atxilotu zituzten haien neska laguna jipoitzegatik. Haietako bat
22 urteko gazte bat izan zen kalean neska laguna lepotik hartu eta
lurrera bota zuena.
APIRILA
Bi gizon atxilotuak
izan ziren haien bikotekide ohia jipoitzeagatik. Ertzaintzak hilabete
honetan aurretik eraso sexistengatik salaketak zituen hirugarren gizon
bat atxilotu zuen beste eraso bat burutzeagatik.
MAIATZA
San
Bizenteko Velazkez plazan dagoen garajera zihoan emakume bat, sexualki
erasotzeko asmotan, labanaz mehatxatu zuen emakumea zaurituz. Aste bat
beranduago, eguerdiko 14.00ak aldera Barakaldoko tren geltokiko
tuneletan bi gizonek emakume bat erasotu zuten arma zuri batekin lepoa
inguratuz. Hilabete honetan beste bi gizon atxilotuak izan ziren
bikotekidea erasotzeagatik.
UZTAILA
42 urteko gizon bat atxilotu zuten bere neska lagunari kolpeak eragiteagatik.
URRIA
Aspaldi
“puntu beltzen” zerrendaren parte diren Lutxanako tuneletan 50 urteko
emakume bat bortxatua izan zen 27 urteko gizon baten eskutik.
ABENDUA
Goizeko 6:30ak aldera emakume barakaldar bat bortxatuta izan zen Carrefour ondoan, lanera zihoalarik.
Hemen
aurkeztutako erasoak salatutakoak dira, baina ziur aski gehiago eman
direla. Horregatik besarkada handi bat emakume guzti horientzako.
Beraz,
dantzatu ezin bada hau da gure iraultza! Gogoratu: mundua gure eskutan
daukagu. Guzti honekin emakume, aske, feminista eta iraultzaile izatera
bultzatzen zaituztegu.
San Bizenteko jaietan ere isilarazi dituzten emakume guztien omenez OIHU EGIN:
GORA EMAKUMEON BORROKA!
Hala ere ezin dugu ahaztu egun horretan bertan emakume bat jipotzeagatik gizon bat atxilotua izan zela barakaldon eta jaietan bortxaketa saiakera bat egon zela, emakumea hankatartean ostiko bat emanez erasotzaileari ihes egitea lortu zuelarik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.