miércoles, 24 de abril de 2013

Eraso berri bat lutxanan

Pasaden ostiralean, apirilak 19, adin txikiko emakume batek bortxakera saiakera pairatu zuen lutxanako tuneletan.
Auzokideok, eta barakaldarrok orokorrean,  tunela ixteko eta pasaleku bat eraikitzeko eskatu diogu hainbatetan udaletxeari. Urte bakar batean hiru eraso behar izan dira udaletxeak neurriak hartzeko.
Pasaleku berria eraikitzeko "proiektua" aste honetan helaraziko dio udaletxeak diputazioari, baina bitartean ez dago pasabide segururik, udaletxearen alternatiba ANSIOKO TUNELETATIK PASATZEA AL DA?
Bestalde, zer gertatu da renfeko tunelekin?
Lasesarreko pasalekuren proiektua bertan behera geratu da.

TONTOTZAT GAITUZUE?  HIRU HILABETE LEHENAGO ESATEN ZENUTEN BERDINA DIOZUE!

Honengatik guztiagatik, ostiralean 26an, bideonera plazan, elkarteratze deia luzatzen dizuegu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.