ERASOAK





2012:

URTARRILA
Lau gizon atxilotuak izan ziren bere bikotekideak mehatxatu eta jipoitzeagatik, haietako bi aurretik salatuak izanik.
OTSAILA
Urruntzeko agindua zeukan 29 urteko gizon bat atxilotua izan zen bere bikotekidea zapatila batekin jipoitzeagatik.
MARTXOA
Bi gizon atxilotu zituzten haien neska laguna jipoitzegatik. Haietako bat 22 urteko gazte bat izan zen kalean neska laguna lepotik hartu eta lurrera bota zuena.
APIRILA
Bi gizon atxilotuak izan ziren haien bikotekide ohia jipoitzeagatik. Ertzaintzak hilabete honetan aurretik eraso sexistengatik salaketak zituen hirugarren gizon bat atxilotu zuen beste eraso bat burutzeagatik.
MAIATZA
San Bizenteko Velazkez plazan dagoen garajera zihoan emakume bat, sexualki erasotzeko asmotan, labanaz mehatxatu zuen emakumea zaurituz. Aste bat beranduago, eguerdiko 14.00ak aldera Barakaldoko tren geltokiko tuneletan bi gizonek emakume bat erasotu zuten arma zuri batekin lepoa inguratuz. Hilabete honetan beste bi gizon atxilotuak izan ziren bikotekidea erasotzeagatik.
UZTAILA
42 urteko gizon bat atxilotu zuten bere neska lagunari kolpeak eragiteagatik.
URRIA
Aspaldi “puntu beltzen” zerrendaren parte diren Lutxanako tuneletan 50 urteko emakume bat bortxatua izan zen 27 urteko gizon baten eskutik.
ABENDUA
Goizeko 6:30ak aldera emakume barakaldar bat bortxatuta izan zen Carrefour ondoan, lanera zihoalarik.
Igande goizean emakume batek bortxaketa saiakera pairatu zuen San Bizente auzoko Errekatxo kalean, Velazkez enparantzan dagoen garajera sartzera zihoala.  Emakumezkoa oihu eginez eta emakume armak erabiliz bortxatzailea gainetik kentzea lortu zuen, hala ere, zaurituta eraman zuten ospitalera.
Azken hilabetean sarri eman dira holako kasuak San Bizente auzoan eta inguruetan;  batzuk, salatuak izan direnak eta beste batzuk,  ez.  Kasualitatea edo ez kasualitatea aipatu beharra dago…… Mega Park-en dagoen  “Rock Star” diskoteka   Bilboko “Mao Mao Beach” diskotekako jabeak alokatu duela eta bertan ematen ziren emakumeon aurkako jai  sexistak,  oraingoan,  Barakaldon antolatzen dituztela.  Jai sexista horiek eraso zuzena izateaz aparte,  erasotzaileak erakartzen dituzte eta San Bizente auzoa, betidanik segurua eta lasaia izan dena, gune arriskutsua bilakatzen ari da.
 Barakaldoko emakume gazteon taldeak, IRETARGIK, elkartasun osoa luzatzen dio emakume honi eta mespretxu handiena erasotzaileari. Gertaera onartezin honen aurrean eta egunero ematen diren eraso sexista guztien kontra jarraituko dugu borrokan!!

ERASORIK EZ, ERANTZUNIK GABE!!
ERASOEN AURREAN EMAKUMEOK TINKO!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.