AURKEZPENA


 

Barakaldoko emakume gazteok argi  ikusten dugu emakumeok historian zehar zapalduak izan garela. Gure arbasoek, kostata gainditu zituzten etengabe jarri zizkieten oztopoak, hala ere, gaurkotasunean dirauen gizarte sexista batean bizi ziren. Oraindik, sexuen arteko ezberdintasun ugari daude gure gizartean eta hainbat esparruetan nabarmen azaleratzen dira, hortaz, zenbait herrialdetan emakumeek ez dituzte oraindik funtsezko eskubideak.

Barakaldon urtez urte areagotzen diren ahulguneak eta mehatxuak aurkitzen ditugu. Jai esparruak, lan baldintza prekarioak, hezkuntza ereduak, komunikabideak, eraso sexista ugariak (psikologikoak eta  fisikoak), udaletxearen pasibotasuna…

Jai esparruari dagokionez, gure herriko zenbait guneetan eta girotan (Juan de Garay kalea, Rock Star diskoteka etab.) ematen den jai eredu sexista aipatu behar da; adibidez, leku hauetan musika edo jarrera oldarkorrak jasan ditzakegu.

Lan baldintza prekarioak,  Megapark-en ematen direnak batez ere, herriko emakume gazteok gehien pairatzen ditugunak dira; egun bakarreko kontratuak, familia bat osatzeko aukera eza, estereotipo zehatzak (emakumeok kutxazainak eta gizonezkoak komertzialak), etab.

Hezkuntzari dagokionez, gizonezkoen presentzia emakumeena baino ugariagoa da literaturan, zientzietan, filosofian, artean, historian eta abarretan.

Barakaldon ez daude mezu sexistarik plazaratzen dituzten komunikabide lokalik. Hala ere, kanpotik etorritakoak oihartzun handia daukate gazteongan (Mujeres y Hombres y Viceversa, besteak beste). Komunikabideak kokatzen ditugu parekidetasunaren alde egitea laguntzen ez duten faktoreen artean.
Hau guztia gure herrian gertatzen den bitartean, udaletxearen PASIBOTASUNA azpimarratu nahi dugu. Nahiz eta kaleak poliziaz bete ez da segurtasuna bermatzen. Azken batean, babesa ez da “plaka” baten bitartez ematen, baizik eta egunero horren kontra borrokatuz eta udaletxeak zerbitzu bereziak eskainiz.
Gure herrian parekidetasuna lortzeko asko egiteko dagoen arren, agerian geratu da Argitan taldeak miresmen berezia duela guretzat, hain zuzen, emakumearen kontrako erasoen aurrean egindako lanagatik. Argitan taldeaz aparte, sortu berri den talde hau aire freskoa ekar dezakeela uste dugu, aukera paregabea delako emakume gazte guztiok biltzeko eta antolatzeko gure eskubideen alde!



 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.